XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katea baten edo katea batzuen adarrak batzen baldin badira, polimeroa sareztatu egiten da (crosslinking inglesez); hots, sare baten forma hartzen du eta propietateak asko aldatzen dira.

Ezin da funditu (urtu) eta isur-arazi, ez eta disolbatu swelling (puztu egiten da disolbatzailea sarean sartzen delarik) efektua sortzen delako.

Polimerizazio-maila ez da erraz kontrolatzen, eta horregatik polimero komertzialak pisu desberdineko kateen nahastea dira.

Polimero hauetan, beraz, pisu molekular desberdineko kateak daude.

Azken hau kontsideratuz, polimero baten pisu molekularraz ari garenean beti ere batezbesteko pisu molekularraz mintzatuko gara.

Bestalde, kateen luzeraren banaketa desberdina izan daiteke, eta honela polimero batetan luzera berdintsuko kateak izan ditzakegu eta beste batetan luzera oso desberdinetako kateak.

Hau dela eta, pisu molekularren banaketa desberdina da polimeroaren arabera: banaketa estua kateak berdintsuak direnean, banaketa zabala kateak oso diferenteak (luzeran) direnean, (ikus irudiak).

Adartze-maila, pisu molekularra eta pisu molekularren banaketak zerikusi handia dute propietate mekanikoekin eta, honetaz, erreologiarekin.

3. IRUDIA / kantitatea / pisu molekularra / kantitatea / pisu molekularra.

Liskatasuna eta biskoelastikotasuna Demagun isurgai bat bi ormaren artean.

Orma bat mugitzen dela eta bestea geldirik dagoela kontsidera dezagun (edo batak bestearekiko abiadura erlatiboa duela).

Hau gertatzeko ebakidura-tentsio bat (shear stress) aplikatu behar da, eta honen kausaz isurgaiaren zona desberdinek beren abiadura propioa izango dute; honela mugitzen den ormaren ondoan dagoen zonak abiadura handiagoa izango du urruti dagoenak baino, eta geldirik dagoen ormaren ondoko isurgaiak zero abiadura.

Ebakidura-tentsioak, beraz, abiadura-gradiente bat sortarazi du, (ikus irudia).